Nire bloga: http://asiertr00.blogspot.com.es/


Nire entrenatzaile pertsonalak: Estibaliz Álvarez eta Oihane Royo


Karaktereak 4DBH-n: 78.800 + 22000 (Azpitituluak) = 100.800


PLANGINTZAK

Nire plangintzaren esteka (ordutegia):


https://docs.google.com/a/barandiaran.biz/spreadsheets/d/1Xj1LEl_HmP2LU7aaHY3McYg6wqGOtGu6x8ADKEAymvQ/edit?usp=sharing

Nire plangintzaren esteka (egutegia):

Nire plangintzaren esteka (egin beharrekoen zerrenda):




  • Twitterren 10 mezu idatzi ditut #literotua traola erabiliz
  • Twitterren 0 mezu #365ipuin edo #mikroipuin traolak erabiliz


ZERBAIT BEREZI EGIN DUT?

Abesti bat euskaratu dut eta You-Tube-ra igo dut:
https://www.youtube.com/watch?v=EsUbblrUWvo

Erdarazko pelikula bat euskaratzen ari gara gelako hiru ikasle eta laurok:
Inside Out. Kargatzeko prest.

XX. Irakaslea Irakasle ona izan ote?
https://docs.google.com/a/barandiaran.biz/forms/d/1WtA2NaNKkKmx_E4R5dyshfg5bs6_k7SIAPy1D-hQvP8/formResponse

Oihane Royok eta biok DURA LEX SED LEX izeneko idazlana wikipediara igo dugu:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Dura_lex_sed_lex

Wikipediara igotako ``irakaskuntza´´ idazlana:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Irakaskuntza

Wikipediara igotako ``Cambrils´´ idazlana:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Cambrils

Wikipediara igotako ``Aymeric Laporte´´-ren biografia:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Aymeric_Laporte

Satirako idazlana wikipediara igo dut:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Satira

Tatoeban esaldi batzuk euskaratu ditut:
https://tatoeba.org/spa/sentences/of_user/AsierTru



Aurkibidea:

Saiatuko gara hainbat testu tipo lantzen, ez iritzi-artikulua eta azalpen-testua bakarrik. Liburuan, esate baterako, literatura testuekin batera, honako testu hauek aztertzen dira: argudiatze testuak, txostenak, SMSak, posta-e mezuak, zinema-gidoiak, eskabide-orriak, inprimakiak, aurkezpen-gutunak, curriculumexternal image arrow-10x10.png vitae-ak, lan eskaerak, administrazioari gutun formala...

Izenburua

Testu-Tipo

Noiz

Ekarpenak Nortzuk

Info. Iturriak

Ereduak Non

Non Argitaratua













1
Ikasle bikaina izateko dekalogoa
Dekalogoa
Irailaren 20an

egunsentiederra

http://asiertr00.blogspot.com.es/



2
Nire Oporrak

Azalpen Testua

Irailaren 26an



http://asiertr00 blogspotexternal image arrow-10x10.png.com.es/



3
Mundua kristalaren atzean

Hizkuntza aldaketa

Urriaren 3 an



http://asiertr00.blogspot.com.es/

https://www.youtube.com/watch?v=EsUbblrUWvo


4
Graffitiak

Iritzi testua

Urriaren 11 a



http://asiertr00.blogspot.com.es/



5
Argudio-testuak (3)

Argudio Testua

Urriaren 12 a

egunsentiederra

http://asiertr00.blogspot.com.es/



6
Dura lex sed lex

Azalpen Testua eta iritzi testua

Azaroaren 2



http://asiertr00.blogspot.com.es/


https://eu.wikipedia.org/wiki/Dura_lex_sed_lex


7
Txostena

Txostena

Azaroaren 11



http://asiertr00.blogspot.com.es/



8
Nire begiak ematen dizkizut

Kritika(Iritzi testua)

Azaroaren 17



http://asiertr00.blogspot.com.es/



9
Ted filmaren sinopsia

Abestia

Martxoak 4







10
Irakaskuntza

Euskaratutako artikulua

Otsailak 28


__ttps://es.wikipedia.org/wiki/Ense%C3%B1anza__

https://eu.wikipedia.org/wiki/Irakaskuntza


11
Aymeric Laporte

Biografia

Martxoak 11




https://eu.wikipedia.org/wiki/Aymeric_Laporte


12
Cambrils

Azalpen Testua

Otsailak 28


__https://es.wikipedia.org/wiki/Cambrils__

https://eu.wikipedia.org/wiki/Cambrils


13
Mar adentro filmaren sinopsia eta iritzia
Liburu baten sinopsia eta iritzia
Apirilak 11



blog


14
Inside
Kronika
Apirilak 11






15
Satira
Azalpen testua
Maiatzak 15

https://es.wikipedia.org/wiki/S%C3%A1tira

https://eu.wikipedia.org/wiki/Satira


16
Ikasturteko kronika
Kronika
ekainak 1



egunsentiederra.wordpress.com


17
Tatoebako esaldiak

Tatoebako esaldiak

Maiatzak 26




https://tatoeba.org/spa/sentences/of_user/AsierTru


18

Bideo bat +azalpena

Maiatza




youtubeexternal image arrow-10x10.png


19

azalpen dokumentala

Ekaina 11




Youtube.com (argitaraturiko abesti baten azpian abestiaren hitzak kopiatu ditut iruzkinen artean)


20

azalpen testua

Ekaina 11



















11 mezu labur, 11 txio edo tuit ( >140 karaktere)



#literotua
Twitter



















Zuzeu.com (argitaraturiko iritzi artikulu bati nire iritziarekin iruzkina egin diot)







































​Inside Out. Filmaren azpidazkiak, azpitituluak


Dokumentu luzeegia denez hona kopiatzeko, horra URL helbidea:

https://docs.google.com/document/d/12BJRhAc9vB-musM7SFNpwk9rmasnOoVgSrmvCIce83Q/pub

Azpitituluak.com webgunean kargatuta, horra URL helbidea:




(16)TATOEBA
https://tatoeba.org/spa/sentences/of_user/AsierTru

148 esaldi. Record! <gorkaazk>


(15) 2015-2016 ikasturteko kronika


2015-2016 ikasturteko KRONIKA


Maiatzeko azken egunak ailegatu dira eta azken epea gure eskuekin ukitzen ari gara. Azken esfortzua egin behar dugu notarik hoberena eskuratzeko.


Historia


Txomin Aresti eskolatik nator. Ikastetxe horretan Lehen Hezkuntza ikasi nuen eta kontzeptu asko hartu nituen nire bizitzarako baliagarriok izan direnak.

DBHra ailegatzerakoan 1BD gelan egon nintzen eta ikaskide berberekin egon naiz 4 urteetan, berri batzuk etorri eta beste batzuk joan baina klasea, talde nagusia, 4 urtez iraun egin du. Pena itzela ematen dit, hurrengo urteko banaketak.

Aurreko urtean, 3B klasean egon nintzen. Asier Puente gure tutorea izan zen, heziketa fisikoko irakaslea.

Hainbatek, DBH-4, DBH-3 baino errazagoa dela esaten dute. Nire ustez, ez da horrela. DBH-4n hainbat kontzeptu berri ematen dituzu eta ikasteko askoz zailagoak dira. Ez dauka parekorik DBH4 eta DBH3rekin konparatuta!

Hainbatek, Barandiaraneko insitutuan bikainak oso erraz ateratzen direla esaten dute. Baina, hori hemen ez daudelako esaten dute. Bikainak ateratzea, insitutu guztietan kostatzen du, baina asko ikasiz lor ditzakezu. Hori ez zait batere normala iruditzen. Gero, gure insitutukoek selektibitatean nota hobeak ateratzen dituzte. Nire ustez, kontzeptuak berdinak dira, bai institutu batean bai bestean. Adibidez, hurrengo urtean Mertzedariaseko ikasle askok, gure insititutura etorriko dira batxilergoa egiteko. Hor ikusiko dute, gure insititutuko zailtasun-maila.

Insitutura ailegatzerakoan, hainbat ikasle ezagutu nituen. Batzuk Altzagatik, beste batzuk San Bartolometik eta beste batzuk Txominetik gentozen. DBH-1ean hainbat jenderekin harreman estuak eduki nituen, lehen hitz bat ere ez ez genuen esaten elkarri. Aurten ere, hainbat pertsona ezagutu ditut. Askartzatik etorritako 3 eta errepikatu duen bat. Oso ona da denontzat, harreman berriak edukitzea eta jende desberdinekin harremanak edukitzea. Horrek, konfiantza ematen dizu.

Nire klaseko ordezkaria, ni neu naiz. DBH-1ean, DBH-2an, DBH-3n eta DBH-4n ordezkaria izan naiz. Ordezkaria bozketa baten bidez aukeratzen da. Urte guztietan, nire izena izan da gehien idatzi dena. Horregatik, 4 urtez ordezkaria izan naiz. Lehen hezkuntzan ere, ordezkaria izan nintzen 4. eta 6. mailetan. Lehen hezkuntzako 5. mailan, ordezkariordea izan nintzen. Ordezkaria izatea, lan gogorra da batzuetan eta beste batzuetan gauza oso dibertigarria. Bakoitzak bere klasearen betebeharrak jakin behar ditu eta haien pentsamenduak jakinarazi beste irakasleenganako kexak tutoreari esateko edo haien arteko liskarrak ezagutu behar ditu, tutorearekin hitz egiteko eta harekin konponketa bat bilatzeko edo sortzeko.



AZALPEN TESTUAK


Ahozko aurkezpen bakarra egin dut aurten ikasturte osoan zehar. Manuel Larramendiri buruzkoa. Nire klaseko kideek ere ahozko aurkezpen bakarra egin dute. Euskarako liburuko literaturaren idazleei buruzkoak ziren. Pertsona lotsatia naiz eta ez dut asko parte hartzen. Baina, zerbait galdetzeko edo zerbait erantzuteko beti parte hartzen dut. Adibidez, ariketak egiterakoan, Gorkak nik zuzentzeko esaten duenean, nik ariketa zuzentzen dut eta beste batzuetan, beste batek erantzuna ez dakienean, nik, baldin badakit, erantzuna ematen dut, eta askotan ondo dago, bestela Gorkak zuzentzen dit eta horrela gehiago ikasten dut.


Ikasgela - taldea


Urte honetan, klaseko giroa ez da batere ona izan. Gatazka asko egon dira batzuen artean eta horrek txandak ez errespetatzea, erantzun txarren bat ematean barre egitea… Kurtsoaren amaieran, maiatzaren amaieran-edo, gure harremanak hobetu egin ziren. Orain normal gaude eta klase moduan ondo moldatzen gara, tentsioa bukatu da eta orain umorea dago eta txandak ondo errespetatzen dira.

Ikasgelan, beti euskaraz hitz egiten dut. Batzuetan, klasetik kanpo ere euskaraz hitz egiten dut. Nire amamarekin beti euskaraz hitz egiten dut bera Gasteizekoa delako.

Ikasgelan adi egoten naiz. Beti adi egotea ezinezkoa da. Askotan, adi egon naiz baina egun batzuetan, ezinezkoa da adi egotea. Egun txarra daukazulako, azterketa daukazulako…. Baina gehienetan, adi egoten naiz eta ekarpenak egiten ditut.


Irakurmena


Aurten 3 liburu irakurri ditugu euskara arloan. Liburu bat ebaluazio bakoitzeko. Gehien gustatu zaidan liburua, Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna? liburua izan da. Nirekin gehien identifikatzen dudan liburua da. Liburu guztiak irakurri ditut eta ulertu egin ditut. Gero, nire lehengusina txikiarekin, beste liburu bat ere irakurri nuen. Beti, apirilaren asteburu batean, osaba-izeko oporretara joaten dira eta lehengusinari liburu bat irakurri behar diot. Asko gustatzen zaio euskarazko liburuak. Eta gehien gustatzen zaion gaia Athletic da.

Klasean, testu batzuk irakurtzen ditugu. Gero, hitzak kontatzen ditugu eta kronometroarekin zenbat hitz minutuko irakurri dugun kalkulatzen dugu. Oso ondo iruditzen zait. Horrela, gure kapazitatea neurtu ahal dugu eta gure irakurmen abilitatea jakin ahal dugu.


Metodologia


Niri, benetan, Gorkaren metodologia oso ondo iruditzen zait. Hainbat pertsonak esaten dute Gorkaren metodogia ez dela ona. Nire ustez, metodologiarik onena da. Selektibitatean, idazlan ariketa bat eta ulermen ariketa bat eskatzen dizute. Gorkarekin idazlanak eta ulermenak egiten ditugu. Ariketa asko ere egiten ditugu baina idazlanak egitea metodologiaren atal izarra da. Urtero hobetzen dut. Urte honetan ere asko hobetu dut. Juntagailuak ondo erabiltzen eta ez errepikatzen ikasi dut. Hainbat, hitz berri eta beste hainbat esamolde berri ere ikasi ditut. Karabezuko orrialdean, gure koaderno digitaleko orrialdean, hainbat pertsoni ekarpenak egin dizkiet, eta idazlanak zuzendu dizkiet. Oihane eta Estibalizen 'entrenatzaile pertsonala' naiz eta haien idazlanak zuzentzen aritu naiz. Irakasleak, behin eta berriro errepikatu du horrelako kooperazio-lanak kalifikazioetan saritzen dituela.

Blog bat egitea oso erraza izan zen. Sarrera asko dauzkat blogean Lehen Hezkuntzako 5. mailan bloga sortu nuen eta sarrera asko dauzkat orain.

Urte honetan egin dudan idazlanik onena azpitituluen idazlana izan da dudarik gabe. Asko kostatu zitzaigun Inside Out filmari azpitituluak jartzea, gaztelaniatik euskaratu behar genuelako. 4 kideen artean itzuli genuen baina, guztira 60.000 karaktere baino gehiago egin genituen lauron artean.


Autoebaluazioa


  • Testuak egituratzen hobetu dut, juntagailuak hobeto erabiltzen ikasi dut eta horrela testu onak egitea lortu dut. Zuzentzaile ortografikoa, ``Xuxen´´, erabiltzen ikasi dut Gorkarekin egon naizen 3 urteetan. Baita, behar denean, Euskalbar ere bai.

  • Bi bakarrizketa eta bi ahozko aurkezpen egin ditut. Ahozko aurkezpenak kalitate onekoak egin ditut. Uste dut azalpen onak eman ditudala ahozko aurkezpenetan eta nire ikaskideek nire ahozko aurkezpenekin zerbait ikasi dute seguru. Bigarren ahozko aurkezpena, lehenengoa baino hobea izan zen. ``Larramendi´´-ren ahozko aurkezpena oso ondo egin nun eta guztiek zerbait ikasi zuten, gero hainbat galdera egin zizkidatelako.

  • Klasean adi egon naiz. Beti adi egotea ezinezkoa da baina gehienetan adi egon naiz eta parte hartu egin dut askotan. Euskaraz hitz egiten saiatu naiz patioan ere. Nire amamarekin beti euskaraz hitz egiten dut eta arrebarekin ere bai, EGA atera nahi duelako eta mesedez eskaraz hitz egiteko eskatu didalako. Elkarrizketetan, aktiboa izaten saiatu naiz eta uste dut lortu dudala.

  • Gorkak edo nire ikaskideren batek ahozko aurkezpen bat egiten duenean, nik beti entzule aktibo moduan aritzen naiz. Eta batzuetan gaia interesgarria denean, zerbait galdetzen diet gaiari buruz, zerbait gehiago ikasteko.

  • Aurten ez gara liburutegira joan baina hiru liburu irakurri ditugu. Irakurri ditugun liburuetatik, Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna? liburua izan da gehien gustatu zaidana. Gero, testu-liburuko gai bakoitzean, testu bat geneukan irakurtzeko eta kronometratzeko. Nire onena eman dut eta azkar irakurtzen eta testua ulertzen saiatu naiz.

  • Nik, Esti eta Oihaneren entrenatzaile pertsonala naiz eta haien lanak zuzentzen aritu naiz. Beste hainbat pertsonen lan koadernoak begiratu ditut eta ekarpenak eta zuzenketak egin ditut, bai DBH-4koei baita DBH-3koei ere. Oihane eta Estirekin hainbat egunetan hitz egin dut nire idazlanak zuzentzeko eta haiek niri ere zuzenketak eskatzen didate eta elkarri zuzentzen dizkiogu idazlanak.

  • Klasean konektatuta egon naiz eta parte hartzen saiatu egin naiz. 5S metodologia askotan aplikatu egin dut. Gorkarekin DBH1, DBH3 eta DBH4n egon naiz eta 5S metodologia gehienetan aplikatzen dut. Klasean lan giroa sustatzen dutenetarioa naiz. Lan egitea gustatzen zait, eskolara horretara, lanera, joaten garelako.


  • 17 idazlan egin ditut eta gero film bati azpitituluak jarri dizkiogu, azpitituluak gaztelaniatik euskarara itzuliz. 90.000 karaktereko lana izan zen, akenean. 5 idazlan euskal wikipedian argitaratu ditut. Idazlan guztiak nire blogean daude. Abesti bat euskaratu nuen eta YouTubera igo nuen. Euskaratutako filma azpitituluak.com web orrialdera igoko dugu eta beste idazlanak Karabezu wikian, gure koaderno digitalean, daude argitaraturik.




Kalifikazioa


Kurtso honetan, oso gogor aritu naiz lanean euskara arloan. 10 bat merezi dudala uste dut. Nire lana bikaina izan delako. Hainbat idazlan leku oso famatu batean argitaratu ditut. Wikipediara 5 idazlan igo ditut eta 30.000 karaktereetako erronka luze gainditu dut; karaktereak hirukoiztu egin ditut. Kalitate oneko idazlanak egin ditut eta lanean aritu naiz klasean ariketak egiten. Gorkak bidalitako 3 liburuak irakurri ditut eta azterketa bikainak egin ditudala uste dut. Idazlanetan ez ditut akats asko eta horrek euskara maila hobetu dudala esan nahi du. Urte honetan, hainbat gauza ikasi ditut. Juntagailuak hobeto erabiltzen eta gramatikako hainbat atal hobetu ditut. Testuaren egituraketa ere hobetu egin dut eta horrek balorazio positibo bat merezi du. Nire idazlanak mamitsuak izan direla uste dut.


Nire klaseko 4 pertsona, pelikula baten azpitituluak euskaratzen ibili gara 2 hilabetez. Lan handia izan zen. Bakoitzak 22.000 karaktere egin genituen azpitituluak euskaratzen eta guztira 88.152 karaktere zirelako. Nire lanik onena izan da kurtso honetan. Argitaratuko dugu eta azken asteetan, Gorkari klasean jartzeko eskatuko diogu.


1 ebaluazioan, 9 lortu nuen. 2 ebaluazioan 10 eta espero dut 3 ebaluazioan ere nota mantentzea eta 10 bat lortzea.

DBH-3ko azken ebaluazioan, 10 bat lortu nuen. Orain, DBH-4n hirugarren mailan egindakoa bikoiztu egin dut eta hainbat gauza estra gehiago egin ditut. Uste dut 10 merezi dudala eta lan bikaina egin dudala urte honetan. Hurrengo urterako prest nago euskara arloan gehiago hobetzeko eta berriro ere bikaina ateratzeko!

(14) Satira



https://eu.wikipedia.org/wiki/Satira




Satira norbaitenganantz edo zerbaiterantz haserrea adierazten duen literatura-generoa da. Prosan idatz daiteke, neurtitza edo bi erak aldizkatuz. Poesia janbiko greziarretik inspirazioa hartzen du, baina batez ere literatura latindarrean garatu zen. Satiran, bizio indibidual edo kolektiboak, erotasunak, gehiegizko erabilerak edo hutsak, agerira ateratzen dira irrigarriaren, fartsaren, ironiaren eta beste metodo batzuen bidez.


JATORRIA



Armogoseko Semonidesekin eta Aequilokeko Paros yambografoekin, Grezian sortzen da, Aristofanes-ek beraren lanetan sartzen zituen ere, eta Bion olerkariarekin eta filosofo askorekin.





ESTILOA


Satira baliatu ohi da umoreaz. Pasadizo eta akats sozial edo indibidualak esajeratuz pertsonak edo taldeak irrigarri uzteko asmoarekin, kritika soziala erabiliz.

Garapenetako eta tonuetako gai handiak daude, baina hainbat baliabide erabiltzen dira satiran:

1.Gauza baten murriztapena, irrigarria egiteko edo oso sakon ikustea eta deskribatzea, akatsak nabarmentzeko.

2. Exagerazioa edo hiperbolea: egoera edo leku erreala hartzen da eta hainbesteraino handizkatzen da irrigarritan bihurtzen dela. Adibidez, karikaturen kasua.

3. Yuxtaposizioa, gauzak konparatzen ditu; Orainaldia, lehen aldia, nerabezaroa eta zahartasuna etc. Importantzia gutziago transmititzen zaio.

4. Parodia edo pertsona baten estiloko imitazio irrigarria, irrigarri utzita ikusteko moduan. Literatura-generoan eta arte zinematografikoetan erabil daiteke.

Literatura latindarreko, satiraren idazle nagusiak;


1. Lucilio. Bere lan zatiak besterik ez dira gorde eta berarengana genero hori mantendu zuten.

2. Varron. [[Satira menipea] batzuen egilea, bere neurtitz-nahasteagatik ezagututako klase espeziala eta satiran prosa sartzeagatik.3.Horacio. Bere sermoiekin edo satirarentzat genero on bat egin zituen elkarrizketengatik. Eta hainbat kritika sortarazi ziren beregan.4.Persio. Estilo iluna eta Estoizismoaren neurridun eraginarekin.5.Seneka. Haren testuak satirazko estiloarekin, filosofia moralarekin egindakoak, baina satira menipea egilea ere bada. La Apocoloquintosis (calabazificación) del divino Claudio.

6.Juvenal, azido eta umore txarrarekin haren pentsamenduak islatzen zituen sozietateari kritikak egiten: tirania, pribilegioak...

7. Petroniok, Neron enperadorearen aldian, satira menipea hartu zuen eta sozietatea gaur egunean eta iraganean kritikatzen zituen eleberri generoan.

8.Martzial, soilik epigramak idatzi zituen, luxu desorekatuan min egin zuen eta Romako enperadoreen anbizioa eta hipokrisia.



Informazio iturriak:

(Plastikan, tratatzen ari garen gaia. Gaztelaniazko wikipediatik euskaratuta eta euskarako wikipediara eramateko asmoa)





(13)Inside Out filamaren sinopsia

(Klaseko 4 lagunok pelikula bati azpitituluak jarri dizkiogu eta orain haren sinopsia egin dugu).



Inside Out, Amerikako Estatu Batuetan egindako dramazko eta abenturazko animazio filma bat da. Pixar Animation Studios enpresak produzitu zuen eta Walt Disney Pictures antolatu zuen. Filmaren argumentua neskatxo baten adimenaren barruan hedatzen da, bere emozioek -Poztasuna (Amy Poehler), Tristura (Phyllis Smith), Beldurra (Bill Hader), Amorrua (Lewis Black) eta Nazka (Mindy Kaling)- bere eguneroko bizitzan gidatzen dute. Filma Pete Docterrek eta Ronnie del Carmenek idatzi eta zuzendu zuten, Jonas Rivera produzitu zuen. Musika Michael Giacchinorena.


Docter-ek Inside Out hasi zen prestatzen, bere hirugarren luzemetraia, 2009an, bere alabaren pertsonalitatearen aldaketei buruz hausnartzen hasi zenean. Produktoreak, hainbat psikologo eta neurologoengana jo zuten, Dacher Keltner barne, Berkleyn, Kaliforniako unibertsitatekoa, istorioa zuzentzen lagundu zuena. Neuropsikologian aurkikuntzak nabarmenduz, gizakien emozioak, pertsonen arteko harremanak islatzen ziren.

Film hau 2015eko ekainaren 19an estreinatu zen, nahiz eta aurretik, Cannesen, 68. jaialdian, aurretik erakutsi zen maiatzean. Estreinatu eta gero, kritika nahiko positiboak izan zituen.

850 milioi dolar baino gehiago lortu zituen filmak munduan zehar, diru bilketa handienetariko asteburuak izan zituen.

Beste aldetik, hainbat sari eta izendapen hartu ditu, adibidez, “Urrezko puxika”, zine kritikaren saria eta animazio filmik hoberenaren saria.


Zuzenduta <gorkaazk> Ea azpitituluak.com horretan argitaraturik ikusten dugun!


(12) Mar Adentro filmaren sinopsia

eta iritzia

(Mar adentro izeneko filma ikusi eta lan hau egin dut)



1.Pelikularen laburpena eta analisia
Laburpena

Galiziako herri batean, Ramon izeneko gizon batek, hondartzara joan zenean, itsasoa begiratu eta buruz bota zen. Sorte txarra eduki zuen eta buruz jauzterakoan harearekin golpe bat eman zuen eta inkonziente geratu zen. Azkenean, tetraplejiko geratu zen.

Ohe batean etzanda egon zen 30 urte inguru. Berak, eutanasia eskatzen zuen. Pilula bat nahi zuen bere bizitzarekin amaitzeko. Berarentzat ohe batean etzanda egotea, ez zen bizitza.

Abokatu bat kontratatu zuten, Ramon-en kasua eramateko. Abokatuak gauza asko egin zituen Ramonekin. Oso erlazio bizia eduki zuten. Lehendabizi, soilik abokatua eta abokatuaren bezeroa ziren, baina, denborarekin haien erlazioa hobetzen joan zen, eta lagun minak izatera ailegatu ziren.

Ramonek, bere koinata-rekin bizi zen, oso andre majua eta oso pertsona ona, eta bere bilobarekin ere.

Egun batean, bere istorioa egunkarian argitaratu zen eta Galiziako emakume batek, Rosa izena zuenak, Ramonekin hitz egitera joan zen bere etxera. Rosak, sentimenduak zeuzkan Ramonengan. Eta askotan bere etxera joaten zen, dutxatzen laguntzeko edota janaria emateko ere.

Abokatuarekin, lagun minak izatetik, maiteminduta egotera pasatu ziren. Egun batean, abokatua eskaileretatik behera egiterakoan, beraren hankak mindu egin ziren eta gurpildun-aulki batean amaitu zuen.

Ramon-ek abokatuaren laguntzarekin liburu bat idatzi zuen eta argitaratzera ailegatu zen. Liburua argitaratu eta gero, Rosarekin egun batzuk pasatzera joan zen. Rosaren etxean egonda, eutanasia hartzeko prest zegoen eta Rosak ulertzen zionez, Rosaren etxean hartu zuen bere familiak ezetz esaten ziolako. Kamera piztu eta mezu bat emanez, pilula bat uretan sartu, disolbatu eta edan egiten du.

Ramonek eutanasiaz baliatu eta hil egin zen.

Analisia eta zuzendariaren mezua
Zuzendariak, mezu oso garrantzitsu bat botatzen du pelikula honekin;
Bakoitzak, bere bizitza bizitzeko modua aukeratu behar du eta ez du inor entzun behar aukera bat hartzeko. Gauza bat egin nahi ba duzu egin beharrezkoa bada. Pelikulan, Ramonek bere sufrimenduarekin amaitzea erabakitzen duenean, bere familiako kideek esandakoa ez du kontuan hartu hori egiteko. Bere familiakoek, bizitza bizitzeko esaten zieten, baina berak ez zuen nahi eta horrela egin zuen. Bizitzan ere, kasu asko ikusi ahal ditugu.

2. Eutanasiaren esanahia eta motak

Eutanasia, gaixo baten heriotza azkartzen duen akzioa da, sufrimenduak sahiesteko.

Eutanasia hitza Greko hizkuntzatik dator, eu= ona eta thanatos= heriotza. 'Heriotz ona' terminoaren esanahia denboran zehar aldatu egin da eta gaur egun gaixo dagoen pertsona baten bizitzarekin bukatzea da.

Konkretuki bi eutanasia tipo daude;

  • Zuzeneko eutanasia:Honek, pertsona sendagaitz baten bizitzaren denbora murriztu egiten du.

Zuzeneko eutanasiaren barruan, beste bi azpimota daude:

-Eutanasia aktiboa: Atal honetan, gaixoa, botikien bidez heriotza lortzen du.

-Eutanasia pasiboa: Atal honetan, tratamendu medikuaren edo bere elikadurarengatik, edozein via-tik heriotza lortzen du.

  • Ez-zuzeneko eutanasia: Honek, pertsona gaixoen mina jeistea eta sufrimendua kentzea da honen helburua. Horretarako, hainbat botika hartzen dituzte, eta ez da nahita egiten, baina heriotza eragin ahal dute.

Medikuek, eutanasia burutzeko ardura dute, gaixoaren familiaren baiezkoarekin. Kasu batzuetan, gaixoa bere gorputzarengan aukeratu ahal du eta eutanasia eskatzen du. Herrialde gehienetan, eutanasia debekatuta dago.

Eutanasiak, hainbat debate etikoak esnatzen ditu. Haren defentsan daudenek, gaixoaren sufrimenduarekin amaitzen duela esaten dute eta sufrimendua oso gogorra izan ahal dela eta hobe sufrimenduarekin denborarekin amaitzea esaten dute ere. Beste aldetik, eutanasiaren kontra daudenek, inork ez dituela eskubideak, norbaiten bizitzarekin amaitzeko esaten dute.

Kasu inportanteena, Ramonen kasua izan da, 25 urterekin itsasora bota eta harearekin kolpe bat eman zuen eta tetraplejiko geratu zen. Horrekin, pelikula bat egin dute, oso pelikula interesgarria eta gogorra ere.``Mar Adentro´´ izeneko pelikula.

Arrazoi hoiekin, hainbat pertsona eutanasiaren alde daude, baina soilik gaixoa baiezkoa ematen badu. Beste kasu bat, koma-n dagoen pertsona baten aukera da. Koma-n egonda ezin duzu botorik eman eta medikuek nahi dutena egingo dute.

3.Espainiako eta munduko eutanasia kasuak

(1) BRITANNY MAYNARD

Brittany Maynard, Ingalaterrako neska bat zen, bere aukerarekin, munduarekin geratu zen. Bere bizitzaren bukatze data jarri zuen, zerebruko minbizi bat zeukalako.

29 urte zituen, eta bere web orrian, bere prozesua azaltzen zuen. Hor, eutanasia eskatzeko zergatia, eta eutanasia eskatzeko zer egin duen ere azaltzen du beste pertsona batzuk erreferentzia hartzeko. Hor, ere azaltzen du, bere familiak sufritu zutena eta berak ere. Gaztea, hil baino lehen egin nahi zuen ariketa egin zuela esan zuen. Bere azken ariketa, ``Gran Cañon´´ izeneko monumentua ikustera joatea zen. Azaroaren 1ean Maynard eutanasia eskatu zuen eta momentua ailegatu zen.

Maynard, hil egin zen eta pertsona guztien bihotzean geratu zen. Oso kasu garatua izan zen hainbat lekuetan eta ezagupena oso handia izan du.




(2)ANDREA

Andrea 12 urteko neska bat zen. Andrea oso gaixotasun larria sufritzen zuen eta gaixotasun hori ez zeukan erremediorik. Santiagoko ospitale batean hil egin zen. Bere kasua, hainbat egunkarietan gai oso ikusia izan zen eta telebistan be.

Bere gurasoak, Andrearentzat eutanasia eskatzen dute. Hainbat hilabetez egon zen ospitalean, ohe batean etzanda eta makinetara konektatuta. Andrea, gaixotasun horrekin jaio zen baina, gaixotasuna txarrera eraman dio eta txarrera joan da. Andrearen ama tristura handiz, bere alabaren bizitzarekin amaitzeko baieztasuna ematen du, bere alaba ez sufritzeko.

Lehendabizi, medikuek ezetz esan zuten. Baina, gurasoekin hitz egiten eta erreakzioak ikusten baietza eman zuten.



3) OVIDIO GONZALEZ

Ovidio Gonzalez-ek, eutanasia hartzeko eskakizuna egin zuen eta baieztatu zuten. Baina, egun batzuk falta zirenean eutanasia emateko, medikuek eutanasia ezeztatu zioten.

Berak, harrituta geratu zen. Berak, ahoan tumor bat zeukan. Ebakuntza batean, gauzak txarto egin zuten eta ahoa kimioterapiarekin hobetu egingo zioten, baina ezin zen ezer egin eta horregatik berak eutanasia eskatu zuen , min asko zuelako eta oso ezerosoa zelako. Eta, gaixotasun horrekin, aurpegi osoa txarto zeukan.

79 urte zituen, baina ez zuen gehiago sufritu nahi. Gaur egun hilda dago, baina 1997an eutanasia eskatu zuen eta 2002an, bera bakarrik hil egin zen.







4.Nola dago eutanasia gaur egun?

Eutanasia espainan

2011. urtean onartu zen Espainian Heriotza Duinaren Legearen aurreproiektua, haren helburua, gaixoen duintasuna babestea zen. Legea, fase terminal edo agonikoan dauden gaixoei, soilik oso txarto daudenei jaso beharko dituzten tratamenduen inguruan, haien baiezkoa ematen dute.

Lege honetan, beste eskubide batzuk ere jasotzen dira, adibidez, zainketa aringarriak, minik ez jasotzeko sedazioa barnean sartuta dago.

Espainian, eutanasiarentzako araudia ez da oso zehatz agertzen, soilik aipatzen da lege testu bakar batean, kode penalean, zigor bat agertzen da. Lau urtetik zortzi urteko penarekin zigortu ahal da pertsona bat, 143 artikuluan, 4 a atala esaten duen moduan.


Eutanasia munduan

Nahiz eta orokorrean pentsatu medikuntza berriarekin bat doala eutanasia, ez da egia. Aintzinako Grezian , eutanasia erabiltzen zuten eta gauza normala iruditzen zitzaien.

Denetarik dago, hainbat herrialdeetan eutanasiaren kontra daude, eta beste leku batzuetan eutanasiarekin bat datozte. Beste, leku batzuetan erdian kokatzen dira.

Adibidez;
Alemanian, legeztatu zen pazienteak onartutako eutanasia, baina Belgikan adibidez, legeztatu zen baina baldintza batzuekin. Kanadan, Eutanasia ez da legala, baina gaixoak erabaki dezake artifiziala ez mantentzea. Irlandan eta Mexikon, eutanasia pasiboa, gaixoak eskatuta, legala da. Japonen adibidez, eutanasia aktibo eta pasiboak legalak dira, baina arau guztiak bete behar dira. Noruegan, eutanasia ez da legala, baina zigorrak txikitzen dira gaixoaren onarpenarekin egiten denean.


5.Nire iritzia

Nire ustez, oso pelikula interegarria izan da eta gure adineko gazteak, kasu horiek ezagutzea oso inportantea da.

Niretzat, eutanasia debekatuta egon beharko zen kasu gehienetan. Nahiz eta, gaixotasun ``sendagaitz´´ bat eduki, bizitza aldi bakarreko gauza da eta gogoekin bizi behar duzu, nahiz eta, ohe batean etzanda egon. Gauza bat, ohe batean egotea da, eta beste gauza bat kableekin konektatuta eta hil baten moduan egotea da.

Bizitza gauza oso pertsonala da eta bakoitzak bere bizitzarekin nahi duena egin ahal du. Pelikulan, eutanasia emakume bat ematen dio Ramoneri; medikuntzan lan egiten duena. Niretzat, pertsona hori kartzelan egon beharko zen, pertsona baten bizitzarekin amaitu egin duelako. Ramonek, kalera irten ahal da eta ez du eutanasia behar, bizitza egiten ari delako.

Nik gaixotasun gogor bat edo gaixotasun sendagaitz sinple bat edukiko banu, ez nuen eutanasia eskatuko hainbat arrazioengatik;

  • Bizitza gauza oso inportantea delako
  • Bizitza, ohe batean edo bizitza normala egiten bizitza da, askoz desberdina, baina bizitza.
  • Zure jendea zurekin dago momentu gehienetan...

Eutanasia eskatzen dutenek, bizitza pixka bat bedeinkatu beharko zuten. Hainbatek, ez dute ikusten, ez dute hankarik, ez dute entzuten, ``Sindrome de Down´´ dutenek etab daude. Hoiek, bizitza ahal duten moduan disfrutatzen dute.

Gaixotasun oso gogorra duen pertsona bat ezagutzen dut. Gurpil-aulki batean atera behar den mutiko bat eta soilik 2 ordu egunero, ez diote gehiago ateratzen usten eta normalean ateratzen denean, ospitalera joateko da. Mutiko hori, asko ikasi du gaixotasuna eduki duen momentutik. Lehen, ondo ibili ahal zen, nahi zuen momentuan atera ahal zen kalera... Istripu bat eduki zuen hamalau urte zituenean. Orain hogei urte dauzka eta bizitza ahal duen moduan disfrutatzen ari da. Ez du inoiz pentsatu eutanasia eskatzearekin. Niretzat hori da pertsona lehiakide bat eta pertsona miregarri bat. Oso gogorra da, baina bizitza modu askotan disfrutatu daiteke.










(11)Aymeric Laporte

(Nire ``idolo´´-aren biografia)

Aymeric Laporte,1994ko maiatzaren 27an jaiotako futbol jokalari bat da. Agen-en (Frantzia) jaio zen. Futbol munduan Larporte moduan ezagutzen zaio. Gaur egun, Bilboko Athletic Clubean jokatzen du.


Jarraipena


15 urterarte, Frantzian bizi zen eta Sporting Union Agen´´ bere herriko futbol talde batean jokatzen zuen. Baina, egun batean, Bilbora joan zen Aquitania´´ selekzioarekin torneo bat jokatzera. Hor, hainbat begirale, Laporte-ri eskaera bat egin zioten. Laportek, bere familiarekin hitz egin eta gero, eskaera onartu zuen 2009an. Eskaera, Athletic-eko jokalaria izatea zen. Joaquin Caparros-ekin bere lehenengo partida jokatzen du Athletic-en Zalla-ren kontra.


Abenduaren 17an, Athletic-en lehenengo taldearekin jokatuko zuela esaten diote.
  • Kontratratua 2015ko ekainaren 30-ra arte sinatzen du, 18 milioiko klausula batekin.
  • Berriz, 2013ko urtarrilaren 28 an, bere kontratua berrizten du 2018ko ekainaren 30-ra arte, baina orain, 27.5 milioiko klausula batekin.
  • 2014ko ekainaren 6an, bere kontratuaren hirugarren begirada egiten dute, eta klausula 42 milioira igotzen dute.
  • FC Bartzelona Laporteren atzetik egon omen zen eta bere taldera eramateko hainbat eskaintza egiten zioten, orduan, Athleticek kontratua begiratzera joan zen. 2015ko ekainaren 5ean, Laportek, 2019-ra arteko kontratua sinatzen du eta 50 milioiko klausularekin.


Lorpenak


Laportek, Athletic-ekin hainbat final galdu ditu.
  • 2011an, Bartzelonaren kontra Erregearen kopa galdu zuten 4-1
  • 2013an, Bartzelonaren kontra Errege kopa galdu zuten 3-0 eta Madrileko Atletic-aren kontra galdu zuten UEFA finala 3-0 ere.
  • 2015an, Bartzelonaren kontra Errege kopa galdu zuten 3-1 Baina 2015ko, abuztuaren 14an Bartzelonaren kontra Espainako superkoparen lehenengo partida jokatzen zen San Mames-en eta Athletic-ek 4-0 irabazi zuen. Eta gero bigarren partida Camp Nou-en jokatzen zena, 1-1 geratu ziren. Orduan bi partiden irabazlea Athletic-ek izan zen(5-1). Hainbat urte, finalak jokatzen eta galtzen egon ziren baina azkenean Bartzelonari kopa irabazi zioten.



Datuak


Laportek, 1.90m-ko altuera du eta 85kg-ko pisua.


Athletic-eko 4 zenbakia hartu zuen Ustaritz Aldekoaotalora futboletik erretiratu zenean eta 4 zenbakia libre utzi zuenean. 4 zenbakia, oso zenbaki garrantsitzua da, eta Laportek Athleticeko oso jokalari inportantea da.


Athletic-en defentsa zentral moduan dago. Espainiako, zentralik hoberenetarikoa da eta hainbat talde haren atzetik daude baina berak Athletic-en geratu nahi duela esaten du.

Aymeric-Laporte-Athletic-Club-Bilbao.jpg



(10)Cambrils

(Wikipediara igotzeko asmoa dut. Erdarazko wikipediarik euskaratutakoa)
__https://es.wikipedia.org/wiki/Cambrils__

Cambrils, Kataluniako Autonomia-Erkidegoko, Espainiako ipar-ekialdean kokatutako udal bat da. Tarragonako probintziako, eta Zelai Baxuko eskualdekoa da. Probintziako biztanleri gehien dutenen bostgarrena da.

Geografia
Tarragonako Zelaiko eskualde naturaleko hego-ekialdera, ordokiko leku baxuenean eta itsasoaren ondoan, bere udal-mugak 34,76 km karratu ditu .Azalera laua da gehienez, 2%ko aldapa arinareko mediarekin , hegotik iparraldera. Altuera handienak ez du 70m gainditzera heltzen itsas mailaren gainetik.

Demografia
Udala, 35,08 km²-eko azalera du, 33301 biztanle bizi dira gaur egun Cambrils-en eta 949,29 biz/km karratuko dentsitatea.

Klimatologia
Cambrils-ek klima epela eta leuna dd, udan zeharreko tenperatura ertainekin 25 ºC eta neguan 12 ºC. Eta tipikoki mediterraneoa da, ipar-mendebalde ezaguneko haize lehorrak itsasoaren hurbileko zonen berezko hezetasunari "mestral" bezala aurre egiten diote.Urteroko hezetasuneko mediak % 69ren eta % 75en artean oszilatzen du. Udak ez dira neurririk gabe beroak, abuztuko eredu erdia 26,7 °C-eko tenperatura da. Neguak ez dira ere ez oso hotzak, txikiena urtarrileko 5,7 °C-eko tenperatura da.

Gastronomía
Cambrils Costa Daurada-ko gastronomi-egoitz inportante baten moduan ezagutzen da.
Cambrils-en hainbat janari espezial daude. Batez ere, hor garrantsitzuenetarikoak arrainak dira eta itsasotik ateratako hainbat arrain...
Kostan egonda, aprobetxatu egiten dute eta, kostan hainbat jatetxe jartzen dituzte.
Normalean, itsasontsi txikietan egindako janaria da Cambrils-eko tipikoena. Itsasontsi txiki hoietan normalean, itsasotik hartutako arrainak egiten dituzte.
Cambrils.jpg


(9)Irakaskuntza

(Wikipediara igotzeko euskaratutako artikulua)

__https://es.wikipedia.org/wiki/Ense%C3%B1anza__


Irakaskuntza, elkar eragina duten lau elementuen bitartez egindako jarduera da: bat edo hainbat irakasle edo ikaskuntzaren prozesuaren erraztaile, bat edo hainbat ikasle, ezaguerako eta heziketa-inguruneko motibazioa eta irakasleak eta ikasleak harremanetan jartzen dituzten heziketa-mundua.

Irakaskuntza kontzeptu multzo baten transmisioaren prozesua da; edukiak, arauak edota trebetasunak. Irakaskuntza hainbat metodorekin gauzatu daiteke, erakunde baten laguntzarekin gauzatu daiteke eta material-didaktiko multzo baten laguntzarekin.

Historia


XVIII. mendea

Sortze entziklopedistaren arabera, irakasleak bere ezaguerak transmititzen ditu edo komunikabide desberdinen bidez ikasleengana, tekniketara, eta laguntza-erremintetara; hura, ezagueraren iturria eta ikaslea beraren inozo hartzaile mugagabea izanez. Ikasketa prozesu biokimiko hutsa omen da.

Denaren gainetik irakaskuntzak entzumen-zentzuari eragiten dio eta heziketaren helburua, izaera eta gaien hierarkia galderarekin harremanetan daude, zer erakutsi?

Egitura eta edukien sekuentziazioa abordatzen dira galdera-marka gainean ebazterakoan, noiz erakutsi?, aldi berean erlazioarekin eta maisuaren paperarekin lotutako arazo metodologikoa.

Izaera eta komunikabideen laguntzen eta baliabide didaktikoen helburua, galdera-marka ebaztetik datoz, zerekin erakutsi?

Gaur egungo Sortze , esolanobistak´´-aren edo kognitibistak´´-aren arabera, irakasleakerraztailea´´ , gidaria´´ eta ezagueraren eta ikasleen arteko lotura bezala, interakzio-prozesua lortuz (Lehen irakaskuntza prozesu izena zuena).


Irakaskuntza-prozesuen errealizaziorako erabilienak, hau da, hautematean oinarrituta daude: ahozko eta idatzita adibidez.
Haietan jatorria duten teknikak erakusketatik , beste testu batzuetan (ipuinetan) laguntzatik, parte-hartze-tekniketatik eta talde-dinamiketatik.

Era berdineko hizkuntza-irakaskuntza joera berriak eta irakaste-metodoak proposatzeko sartzen da ,ez da berdina, halako gai batzuk zure hizkuntzan erakustea, zein, Zure hizkuntza atzerritarrei irakastea, denborarekin hizkuntza-irakaskuntza hedatzen ari da eta sortzaileagoa da, dinamikoa eta interakzio sozialeko jokoak proposatzen ditu.

Irakaskuntzako ohiko erremintak klera, arbela, arkatza eta papera eta testu- liburuak ziren; gure eguneko aurrerapen zientifikoarekin aurreratu dute, ikasleari ailegatzeko hainbat kanal sortuz: irratia eta bideoa, beste batzuen artean.

Irakaskuntza akzio koordinatua da, komunikazio prozesua, haren asmoa gertaerak era sistematikoko ikasleei aurkeztea zen, ideiak, teknikak eta giza ezaguera osatzen duten trebetasunak.

Irakaskuntza eta ikastaldia parte hartzen dute ikaslearen helburu bezala duen prozesu bakarrean. Irakaskuntza prozesuan maisuak, beste funtzio batzuen artean, antolatzaile eta koordinatzaile bezala aurkeztu behar dira.

Irakaskuntzako metodo eta teknikak daude, irakasleak erabiltzen dituenak eta ez dute modu monotonoan elkar eragin behar; adibidez, metodo tradizionalista; hainbat pertsonek kritikatzen dutena baina, oraindik hainbatek erabiltzen duten metodoa da. Batzuk oso erabiliak eta gaur egungoak:

  • Zereginengatiko ikuspegia
  • Ikuspegi komunikatiboa - Metodo komunikatiboa

external image regreso_a_clases-lunch_escolar-nina_en_clase-nina_comiendo_lunch_MILIMA20140806_0356_8.jpg

(8)TED filmaren laburpena + Iritzia


Bazen behin mutiko bat, zazpi urte zeukana. Berak, herriko umeekin ez zuen inolako traturik. Lagunik ez zeukan eta etxean egun guztietan bakarrik egoten zen.

Gabonak ailegatu zirenean, ``papa noel´´-ek jostailuzko hartz bat ekarri zion. Berak, oso pozik zegoen, norbaitekin hitz egiteko aukera zuelako eta lagun bat zeukalako. Berarentzat, norbaitekin hitz egitea, gauza berri bat zen.

Gau batean umetxoa, jostailuzko hartza, errealitateko hartza bihurtzeko desio bat eskatu zuen eta desio hori errealitatea bihurtu zen. Hartzak, umeari hitz egiten hasi zion. Lehenengo inpaktua, pixkat harrigarria izan zen eta bere gurasoentzat gehiago.

Egunak pasatzen ziren eta hartza (Ted) eta umea(Joni) lagun minak egin ziren. Gau batean, tximista egon zen eta haien artean konpitrueno´´ izena jarri ziren, eta betirako konpitrueno´´-ak izango zirela esan zuten.

Joni, handitzen joan zen gizon bat bihurtu arte. Joni, neska-lagun bategaz maitemindu zen. Biak batera bizi ziren eta Ted ere haiekin bizi egiten zen.

Bere neska laguneko ofizinako neska-lagunaren bulegoko agintaria, Joniren neska lagunagaz maiteminduta zegoen. Maiteminduta ez zegoen, bere gorputza gustatzen zitzaion, eta berarekin sexua eduki nahi zuen, baina, berak maiteminduta zegoela esaten zuen, hórrela errazago izango zen ohera eramaterakoan.

Hirurak oso pozik zeuden batera, baina, Joniren neskalaguna, gizon bat nahi zuen eta ez ume bat hartz batekin. Bere ofizinako kideek, Joni usteko esaten zioten. Joni persona txiki bat zirudielako.Egun batean, Joniren neska laguna eta biek, hartzari buruz hitz egin zuten, erronka bat eduki zuten haien artean hartzari buruzkoa. Jonirentzat Ted oso persona inportantea zen bere bizitzarako(berarentzat persona bat zen), baina bere neska laguna Ted etxetik joan behar zela esaten zion behin eta berriz. Azkenean, Joni, bere erlazioa pikutara ez botatzeko, akordio batera iritsi zen bere neska lagunarekin. Ted-rentzat etxe bat alokatu zuten eta hor, Ted bizi izango zen.

Joni eta bere neska laguna oso ondo bizi izan ziren hainbat egunez, baina, Jonik Ted faltan botatzen zuen eta berarekin geratzen zen askotan eta bere neska laguna kokoteraino zegoen. Jonirentzat azken oportunitatea eskaini zion.

Ofizinarako agintariak festa bat ematen zuen eta Joniren neska laguna gonbidatuta zegoen eta Joniri esan zion berarekin joateko. Jonik baietz esan zuen eta biek festara joan ziren. Baina, Joniren telefonoa RING-RING egin zuen. Ted zen. Ted Joniri festa batera gonbidatzen zion. Ted eta Joni txikiak zirenean, programa bat ikusten zuten eta festa horretan programa horren protagonista zegoen. Joni, neskalaguna despistatzen saiatu zen eta lortzerakoan, Ted-en festara joan zen. Neska laguna konturatu zen.

Joni festara ailegatu zen eta hor familiarekin verba egin zuen, drogak hartu zituen, alkohola edan.... Denbora asko egon ziren eta Joni festatik ateratzean, hor zegoen bere neska laguna errieta botatzeko. Errieta bota zion eta erlazioa apurtu zuen. Etxetik bota zion.

Jonik hotel batean lo egin zuen hainbat gauez. Ted-ek hotelera joan zen gau batean. Haiek bi, borrokatu ziren. Gero, bakea sinatu zuten eta Ted-ek Joniren neska lagunari hainbat gauza estatera joan zen. Jonirekin bueltatzea, barkamena eskatzea eta beraien bizitzatik desagertuko zela, Joniri barkatzen ba zion.

Neska-laguna, Jonirekin hitz egitera joan zen, baina, Jonik haserre zegoen ere. Ted kaletik zihoan eta ume bat eta bere aita, hartza hartu zuten haien etxera eramateko. Ted famatua izan zen, lehenengo hartza hitz egiten eta oin egiten izan zelako. Ume hori eta bere aita ``fan´´ ziren, eta horregatik hartu zuten eta jolasten aritu ziren berarekin. Baina Ted, ez zuen haiekin jolastu nahi eta telefonoa hartu zuen eta Joniri dieitu zion, besteek konturatu barik.

Joni ezin izan zuen deia hartu eta preokupatu zen. Neska lagunaren kotxean sartu eta biek Ted bilatzera joan ziren. Umea eta aita Ted kotxera eraman zuten. Atzetik Joni eta bere neska laguna zetozen, Ted haiekin eramateko. Ted salto egin zuen eta kotxetik ihes egitea lortu zuen baina gero berriz kolpe batengatik beste kotxera sartu zen.

Azkenean, beisbol kanpo batera sartu ziren eta han Joni, aitari kentzearen asmoa zuen baina aitak, Ted bitan zatitu zuen, beraz, tiraka egitean Ted jauzi zen. Joni azkar joan zen bere bila, baina Ted-en bizitza amaituta zegoen. Etxera joan ziren. Gauak oso triste pasatu zituzten. Baina, gau batean, Joniren neska laguna desio bat eskatu zuen eta goizean hartza esnatu zen eta lehen bezalakoa izan zen. Joni oso pozik jarri zen eta denok batera bizi ziren berriz.

Jonik, bere neska lagunari bere emaztea izateko gonbidapena egin zion eta berak baietz esan zion eta biak ezkondu ziren.

KRITIKA

Pelikula asko gustatu zait.Oso pelikula dibertigarria eta barregarria da. Hainbat puntu agertzen dira pelikulan. Adibidez, Arrazismoa. Arrasizmoa oso gauza komuna da gaur egun. Nire ustez, arazorik larrienetarikoa. Gau egungo gizartearen zati handia arrasizmoaren alde dago eta hori tolera-ezina da. Pertsona guztiak desberdinak gara, batzuk argalagoak beste batzuk lodiagoak, beste batzuk altuak, baxuak... Ezin da jendea gutxitu,gauza horietatik. Naiz bBeltzak nahiz txuriak berdinak gara.

Drogak, pelikulan ere asko agertzen dira. Drogak, zure bizitza ahulagoa eta laburragoa egiteko balio dute. Erretzea gauza bat da eta drogak beste gauza oso desberdindua. Erretzerakoan, bikiak mintzen dituzu, baina, drogak kontsumitzerakoan, zeure gorputz osoa nabaritzen du.

Alkohola ere oso gai ukitua izan da pelikulan, Ted-ek hainbat garagardo edaten zituen eta gero festan beste hainbat ere. Nik ez nago alkoholaren kontra. Alkohola ez da hain txarra, kontrolarekin hartzen ba duzu. Festetan, alkohol pixka bat edatea ez dago hain txarto, baina botila oso bat zuretzako edaten baduzu, ``koma etiliko´´ bat edukitzeko arriskuan zaude. Edalontzi bat edo beste edaten ba dituzu ez da ezer gertatuko.

Pelikulan, sentimendu asko agertu dira;
  • Amodiozkoak; Jon eta bere neska-laguna
  • Laguntasuna. Joni eta Ted
  • Desamodio; Jon eta bere neska-gauna haserre daudenean.
  • Beramodioa; Jonek, kontzertu batean bere neska-lagunarentzat abesti bat abesten duenean...

Desira magikoa ere agerian egon da. Jon, mutiko gaztea zenenan hartza bizitza edukitzeko eskatzean eta bere neska-laguna berbizitzeko eskatu zuenenan. Nim ez dut gauza magikoetan sinesten. Niretzat,magia ez da esistitzen. Batzuetan, gauza bat zure gogo guztiekinj disiatzen ba duzu, batzutan betetzen da.

Homosexualitatea ere arazo larria da gaur egun eta pelikulan ere kasu hori agertzen da. Jendeak, homosexuala izaten diren pertsonak mintzen dute. Nire ustez,pertsona bakoitzak nahi duena egin behar du. Homosexualitatea niri ez zait ezta ond ezta txarto iruditzen. Heterosexualak garenok ez dugu homosexualak mindu behar, sexu berdineko pertsonak gustatzen zaielako.

Publizitate asko ageri da pelikulan ere; Coca cola, heineken... Horregatik, pelikulak diru asko hartzen du. Coc- cola-k dirutza asko ematen dio pelikulari beraien produktua haien pelikulan ateratzeagatik.






(7) Nire begiak ematen dizkizut

(Emakumearen tratu txarren analisia eta pelikularen analisia)
1.Pelikularen laburpena eta analisia

Laburpena:
Pelikula honetan, emakumearenganako tratu txar bat ikusten da. Protagonista nagusia, tratu txarrak jasotzen duen emakumea da (Pilar). Beste protagonista nagusi bat, tratu txarrak egiten duena da (Antonio), hau da; Pilar erasoa sufritzen duena da eta Antonio erasotzailea. Gero, hainbat pertsonai sekundarioak agertzen dira; Antonio eta Pilarren semea, Pilarren ahizpa eta haren ama.

Pelikularen hasieran, tratu txar kasu larria ikusten da. Pilarrek etxetik ihes egiten du, Antonioren tratu txarrak atzean uzteko. Errealitatean, Antoniorengan ihes egiten du. Pilarrek maleta hartu eta bere semearekin batera, bere ahizparen etxera joan ziren. Ahizpak, ez zuen oso ondo ulertzen bere ahizpa Pilarren etorria, baina, Pilarren ahizpa Pilarren etxera hainbat gauza hartzera joan zenean, denetaz konturatu zen. Pilarrek bere kaxoian, hainbat mediku akta zituen. Bere arrazoi nagusia, eskaileretatik jauzi zela izan zen. Eskailerako golpeak zirela esaten zien medikuei.

Pilarrek bere ahizpari, Antonioren erasoak kontatu zizkion eta ahizpak(Ana izenekoa), Antonio gehiago ez ikusteko gomendioa eman zion.
Anak Pilarreri, eliza batean lana aurkitu zion. Lan horretan, hainbat lagun ezagutu zituen eta berriz Antoniorekin topatu zen lanaren kanpoaldean. Antoniok, loreak oparitu zizkion eta berak tontolapiko moduan Antoniorekin bueltatu zen etxera. Anak bronka bota zion bere ahizpa Pilarreri, Antoniorekin bueltatzeagatik.

Antoniok, emakumeen tratu txarrak sahiesteko txarla batera joan zen beraren arazoak konpontzeko. Baina, txarla hoiek entzuterakoan ez du ezer bere burura sartzen eta Pilarreri tratu txarrak egiten jarraitzen dio.

Pilarrek, Antoniorekin bueltatu zen etxera eta bere ahizparen ezkontzara biak batera joan ziren. Ana, Pilar bere senarrarekin batera ikustean asko haserretu zen eta Pilarrekin hitz egitera joan zen. Elkarrizketa eta gero, Pilar, Antonio eta haien semea ezkontzatik joan ziren.
Pilarrek haren lanean oso pozik zegoen, asko gustatzen zitzaiolako. Egun batean, hainbat koadro interpretatzeko lana proposatu zioten. Pilarrek, Antoniori galdetu zion, zer iruditzen zitzaiola lan hori. Antoniok aurpegi arraro bat jarri zion, baina azkenean utzi zion.

Pilarrek, lanarekin oso pozik zegoen, baina Antoniok, egun batean beraren lana ikustera joan zen eta haserretuta amaitu zuen. Antoniorentzat, beraren emaztea oso arropa pozgarriarekin jantzita zegoen. Antoniok hori Pilarreri esan zion eta berarekin haserretu zen.

Pilarreri, beste lan bat proposatu zioten, baina, Toledotik kanpo. Pilarrek Antoniori baimena eskatu zion eta Antoniok ezetz esan zion eta hainbat gauza txarrak esan zizkion. Baina Pilarrek, haren hitzak pikutara bota zituen. Eguna ailegatu zenean....

Pilarreri bere etxeko telefonora deitu zioten, baina, ateratzerakoan, Antoniok atea itxi zion. Antoniok biluzitu zuen Pilar eta terrazara biluzik atera zion, denek ikusteko. Antoniok, Pilarreri mutikoek hari begiratzea sexu pentsamenduekin gustatzen zitzaiola pentsatzen zuen. Pilarrek, beldurtu zen eta txis egin zen. Antoniok, Pilarren beldurra ikusterakoan, gelditu zen. Pilarrek, Antonio salatu zuen eta etxetik joan zen Antonio bakarrik utziz, merezi zuen moduan.

Analisia:
Pelikulako gaia, dudarik gabe ``tratu txarra´´ da. Gaur egun oso gai tratatua da eta oso gai erasogarria. Gai hau espainian eta mundu osoan, ia gairik larrienetarikoa eta zorigaitz, gertaera asko dituen gaia da.

Pelikularen bitartez mezu bat bidali nahi die hainbat gizonei. Gizon batzuk, haien emakumeak maltratatzen dituzte arrazoirik gabe. Gizonek ez gara erlazioaren burua. Erlazioa biona da eta ezin ditugu emakumeak maltratatu. Sexu desberdina dugu baina, horrek ez du esan nahi maltratatzeko eskubidea dugunik.


Pelikulak mezu ezkutua dauka ``Azkenean, pertsona batek min egiten dizunean, min hori oso handia ba da, oso gutxitan desagertzen da´´

2. Aurtengo kasuak

1. Kasua: Valentziako emakume baten kontrako tratu txarra


36 urtetako emakume baten senarra, hari hil zion Balentzian 11/05/2015an. Patrizia eta bere senarrak, 3 seme/alaba zituzten. Patriziaren senarra, Patriziari umeak eskolan zeudenean hil egin zion labana batekin.


Patriziaren senarra, Patrizia hil zuen momentuan, poliziari deitu zion. Poliziak, haren etxera oso azkar ailegatu zen eta Patriziaren gorputz-hilda aurkitu zuen. Patriziaren senarrari kartzelara eraman zioten eta 20 urteko epea jarri zioten, hau da; 20 urte egon behar zela kartzelan sartuta egin zuenagatik.


Patriziaren familia, Patriziaren hilketaren zergatia jakin nahi zuten. Senarra hil zuela esatean, beraren ahizpak, espero zuela esan zuen. Patriziak, bere ahizpari dena kontatzen zion eta Patriziak, beraren senarra, pixkat amorratuta zetorrela beti beraren lanatik esan zion bere ahizpari. Egun batean jo zuela ere esan zion. Beraren ahizpa kulpa sartuta zuen bere gorputzean, berak hori momentuan gelditu behar zuela esanez.


2. Kasua: Donostiako emakume baten tratu txarra

34 urtetako emakume batek, bere senarraren maltratua sufritu zuen. Baina, denboraz, konturatu zen eta poliziarengana joan zen kexa bat jartzeko. Kexa hori onartu zioten eta haren senarra kartzelara sartu zioten 4 urte. Emakume bat jotzeagatik, urte gutxi dira.


Emakumeak, poliziarengana joan zenean, hainbat kolpe zituen begietan eta aurpegi osotik. Hanketan, hainbat labanekin egindako mozketak ere bazituen.

Haiek bi, 2 seme/alaba zituzten. Seme-alaba hoiek ez zuten honetaz ezer jakin eta ez zieten ezer esan, umeak zirelako. Emakumeak, deprezio handi bat hartu zuen eta oso txarto pasatzen ari da, gaur egun ere.


3.Kasua: Asuntaren aita-ama neskatoa hil zuten

Asunta, 12 urteko neska txinatar bat zen. Haren aita eta ama adopzioan eman zioten eta espaniar bikote bat hartu zuten adopzioan. Baina, oraindik arrazoiak jakin barik, aurkitu dituzten probei erreferentzia eginez, adopzioan hartu ziotenek hil egin zuten eta orain hainbat hilabete epaiketa eta epaiketetan egonda, kartzelara eraman diete eta 18 urte kartzelan egoteko epaitu diete.


Asunta, basoan hilda agertu zen. Haren gorputzaren ondoan korda bat zegoen, hau da; haren gurasoek, korda batekin hil zuten. Baina, analisiak egiterakoan, beste gauza batzuetaz konturatu ziren. Asunta hiltzeko, hainbat pilula ematen zioten. Pilulak uran sartzen zioten, eta hainbat pilula jan zituenean, neskari korda batekin hil zuten. Korda berdin bat, gurasoen etxean aurkitu dute. Horrek lehengo pista eman die.


Ez dut ulertzen nola jendeak, beraren seme-alabak edo haren emaztea hil ahal duten. Nik ezin izango nuen ezta hori egin, ezta horrekin zerikusia duten pertsonekin hitz egin. Hori egiten dutenek, pertsona oso txarrak dira eta arazo larri bat dute haren buruan.

3.Lege aldetik nola ikusten da emakumeek sufritutako tratu txarrak?
Gaur egun, emakumeen tratu txarren kasua, oso kasu epaitua da zoritxarrez. Denborarekin, emakume gehiagok tratu txarrak sufritzen dituzte. Tratu txar horiek, oso kondena txikiarekin zigortzen da nire ustez. Gizon batek, beraren emakumeari tratu txarrak egiten badizkio; 2 hilabetetik 5 urteko kondena jarri ahal diote, tratu txarren arabrera. Adibidez, hainbat aldiko tratu txarrak egiterakoan, 3 urteko kondena jarriko zieten.
Eta, tratu txar horiek, hilketan amaitzen ba dute 20 urtetik gorako kondena edukiko zuten. Niretzat oso kondena txikia jartzen diete. Nik, epailea izango banintz, urte asko egongo ziren kartzelan sartuta. Emakume batek, tratu txarrak sufritzerakoan, hilketa moduko bat da berarentzat. Eta horrek, 15 urteko kondena jarriko nien eta hilketarengatik, bizitza osoa hor sartuta. Emakumeen kasutan zein umeen kasutan ere.
Emakumeei egindako tratu txarrak, ez dira soilik zaurien eta biolentzien kasuak ikusten. Emakumeari ere psikologikoki tratu txarrak egin ahal diete ere.

4. Nire ikuspuntua
Ni emakumea izango banintz, eta nire senarraren partez tratu txarrak jasoko banitu... Lehendabiziko tratu txarra jasotzerakoan, poliziarengana joango nintzen, kexa bat jartzeko eta urruntze agindu bat ere jarriko nuen.

Hainbat emakumeek, ez dute nik proposatutakoa egiten. Emakume batzuk, haren senarraren amodioarekin geratzen dira eta txarrarekin ez dira geratzen. Itsututa daude. Haren amodioa beraren senarrarengatik, txarrena alde batera uzteak eragiten die. Horrek, emakumearen tratu txarrak handitu egiten ditu. Emakumeek, tratu txarrak detektatzerakoan, poliziarengana joan behar izango ziren lehen bai lehen. Gero, kexa bat jartzerakoan, haren senarra kartzelara eramango zuten eta epaiketa egongo zen. Eta haren senarra kartzelara eramango zioten eta hor hainbat denbora egongo zen.

Nik ez nuen INOIZ emakume bati tratu txarrak egingo. Emakumearen eskubideak, gizonen eskubideen berdinak dira. Emakumeak naiz gizonak, ez dugu beste pertsona bati tratu txarrak egiteko aukerarik ezta beharrik.
Kasu honetan, esku-zabal ibili behar da. Kasuaren tratamendua oso gogorra izan behar da. Aurreko puntuan esan dudan moduan, emakume bat jotzeagatik 2 hilabetetik 5 urterarteko kondena jartzen diete. Nire ustez, oso kasu txarra da eta oso larria ere. Eta urteko-kondena altuagoa jarri behar zieten. Munduko kasuetatik larrienetariko bat delako.


5. Nire iritzia
Nire ustez, mundu osoko pertsona gehienek pentsatzen duten bezala, oso ideia txarra eta potrozo itzela da emakumearen tratu txarren kasua. Emakumeak zein gizonak, pribilegio eta ez-pribilegio berdinak ditugu.

Tratu txarrak egiten dituztenek, burutik oso txarto egon behar dira, eta oso pertsona jeloskorrak izan behar dira. Tratu txarren zergatiaren erantzuna, geure buruari pertsona askok galdetzen diogu. Hainbat urte atzera eginez, emakumeek gizonen menpera zeuden. Gizonek lan egiten zuten eta dirua etxera ekartzen zuten eta emakumeek etxeko lanak egiten zituzten, hau da; etxeko garbiketa, afaria... Eta gizon batzuk oraindik etapa horretan bizi dira. Eta ez dira konturatzen, etapa hori atzean utzi dugula eta orain, emakumeen eta gizonezkoen pribegioak berdin-berdinak direla.

Ez dut ulertzen, nola gizon batzuk, haien emakumeei jotzen dieten. Ezta, nola hil ahal duten haren emakumea. Batzuk, ustekabean egiten dute. Baina ustekabean egiten dutenek, oso gutxi dira. Beste batzuk, beraren burua soilik ikusten dute. Haren afaria, haren ohea garbi, haren etxea garbi... Eta ez dute ulertzen, haiek ere altxatu ahal direla eta haren ohea garbitu, egin eta haren etxea garbitu ere egin ahal dutela.


Kasu hau, munduko kasu inportanteetariko bat da, hau da; tratatuenetariko bat. Hainbat bilera egin dira, kasu hau babesteko. Gaur egun, ikastoletan eta institutuetan, hainbat bideo, txarlak ... egiten dira kasu hori gelditzeko. Baina, nire ustez, kasu hori ez dauka erremediorik. Tratu txarrak egiten dituztenek, etxean ikusi dutelako edo haren lagunen batetik ikusi dutelako egiten dute. Adibidez, etxean, ama guztia egiten badu eta aitak sofan etzanda badago, horrek haien semeek kalkatuko dute, hau da; berdin egingo dute. Etorkizunean, tratu txarrak egiten dituzten gizonen multzoa desagertzeko edo murrizteko, aita-ama-ekin hitz egin behar da. Eta, kartzelako kondena handitu beharko zen. Adibidez, gizon batek, beraren emazteari tratu txarrak egiten dio, hau da; jo egiten dio, berarekin sexua ez duelako eduki nahi. Gizonak, kartzelara joango da. Baina, kartzelan 3 urte gutxi gora behera egongo da. Gizona, gero kartzelatik aterako da, eta beraren espedientean jarrita egongo da soilik. Haren emaztea, maitasunari beldurra edukiko dio, sufritu duenarengatik. Hori, ez da batere justua.

Lan guztian aipatu dudan moduan, gizon emakumeek ez dute desberdintasun asko. Desberdintasun bat, sexua da, eta horrekin batera gure aparatu sexuala, gure gorputzaren atal batzuk eta gure gorputzako aldaketa batzuk ere. Baina, moralki, lan egiteko ahalmena... gauzekin desberdintasunik ez dago.


Gizon batzuk, potrozo hutsak dira eta ez dute begiak ireki nahi. Baina, ez dute ulertzen, hainbat urte lehenagoko etapa AMAITU dela eta emakumeek eta gizonek eskubide berdinak ditugula.


(6)TXOSTENA

(Klasean egindako testu tipoa)

Gaur egun, ikasleok gehien ezagutzen dugun txostena, ebaluazio-txostena da. Baina, gaur egun egiten diren ebaluazio txostenetan ez da asko sakontzen. Zenbaki potrozo bat jartzen da ikaslearen esfortzua guztia adierazteko. Edo, `Segi horrela´´ modutako iruzkinak ere jartzen dira. Ebaluazio-txostenetan, hainbat datu eman behar ziren. Ez soilik zenbakitxo bat. Adibidez Jarrera aldean OSO ONDO Kontzeptuak BIKAIN eta gero ohar batzuk ikaslearen egoera adierazteko.

Irakasgai batzuetan, oso gauza konkretuak ebaluatzen dira. Adibidez, ebaluazio bakoitzean 2 azterketa egiten dira. Azterketa horiek, hamar puntuetatik zortzi puntu balio dute. Niretzat, azterketek portzentaia oso altua hartzen dute. Adibidez, Euskara arloan, irakasle batzuk, gramatikako azterketak egiten dituzte. Baina, selektibitate proban, idazlan bat eta mintzamen proba bat osatutako azterketa da. Hobe da, idazlanak eta mintzamen probetako azterketak egitea eta gramatikako ariketak egitea, baina soilik ariketak errepaso moduan.

A) Ikasleen ebaluazio txostena:

1.Aaron Abad Abadia:

Ikasle ona da, baina asko hobetu behar du. Kontzeptuak harrapatzen ditu oso azkar. Kontzeptu horiek jakitearekin berarentzat nahikoa da. Eta berarentzat ikasgaia kontzeptuen inguruan biratzen du. Azterketetan oso nota onak ateratzen ditu, baina, ikasten duena ez du ondo ulertzen eta horrek eraso egiten dio hurrengo gaian.

Lanak, egunean entregatzen ditu eta oso aurkezpena onekin eta oso lan mamitsuak eginez.

Klasean atentzioa jartzen du, baina, zerbait galdetzen diodanean, ez dit ondo erantzuten. Klasean atentzioa jartzearekin ez da nahikorik. Klasean apunteak hartu behar dira, kontzeptuak hobeto hartzeko.

Horretaz aparte, oso pertsona ona eta majua jatorra da. Aaronek, ez ditu arazorik inorekin eta klaseko giroa hobetu egiten du beraren alaitasunarekin.

2.Beatriz Beltran Bedia:

Ikasle bikaina da. Kontzeptuak oso azkar eta ondo harrapatzen ditu. Azterketetan oso nota onak ateratzen ditu. Baina azterketetan, kontzeptuak bere hitzez eta oso ondo azaldutak jartzen ditu. Horrek, beraren bizitzarako oso ondo etorriko zaio. Oso azalpen onak ematen ditu, azterketetan eta ahozkoetan.

Lanak, egunean eta primeran entregatzen ditu. Oso lan mamitsuak egiten ditu. Haren lanak, bikaineko lanak dira gehienak. Diskurtsoetarako balio handia du Beatrizek.

Klasean arretaz entzuten ditu nire azalpenak. Gelan entzuten duenarekin, azterketak egiteko prest dago. Neu kontzeptuak azaltzerakoan, berak hartutako apunteekin oso ondo azaldu ahal du. Metodo hori oso ona da eta oso ondo etorriko zaio.

Pertsona bikaina da. Beti, haren ikaskideei laguntzeko prest dago. Eta horrek pertsonen maitasuna ematen dio. Haren ikaskideek asko adoratzen dute Beatriz oso pertsona ona delako eta beti alai dagoelako.

3. Castar Castañeda Castro:

Alfer hutsa. Kontzeptuak oso txarto darama. Haren lorpena 5 bat ateratzea da. Kontzeptuak ez ditu ondo hartzen eta klaseetan oso desanimatuta dago. Galderak egiten diodanean,ez ditu ondo erantzuten klasean adi ez dagoelako.

Beraren euskara ez da batere ona. Aditzekin hainbat arazo ditu. Asko nahasten ditu NOR-NORI-NORK taula NOR-NORK taularekin.

Lanak ez ditu egunean entregatzen eta entregatzen dituenean,aurkezpen txarrarekin eta kalitate alferrarekin entregatzen ditu.Eta batzuetan, ez ditu ezta entregatzen.

Pertsona triste bat da. Klasera beti triste etortzen da. Erantzunak kontrolatu behar ditu. Norekin hitz egiten ari den jakin behar du. Lagunei niri hitz egiten didan moduan hitz egiten die.

4.Dorleta Dobaran Dorretxe :
Ez da ikasle txarra.Kontzeptuak ondo harrapatzen ditu. Baina, klasean entzundakoarekin berarentzat nahikoa da. Hainbat jende, klasean egindakoarekin geratzen da eta gero errepaso txikia ematen dio. Baina, berak ez dio errepasorik ematen eta azterketak ez ditu gainditzen.

Ahozko aurkezpenak ez ditu ondo egiten, ez du euskara maila ona. Baina, euskara arloa animo gehiagorekin hartu egingo balu, nota hobeak aterako zituen eta euskara maila hobetuko zuen.

Lanak oso ondo egiten ditu. Baina, bere euskara maila baxua denez, ez du bere onena ematen iritzia ematerakoan. Iritzi bat emateko euskara maila ona eduki beharko du,bestela iritzi artikuluak egiterakoan ez da ondo azalduko eta beraren puntuazio oso baxua izango da. Gauza bat kontzeptuak ezagutzea da eta beste gauza bat defendatzearen atala da. Nire gomendioa, euskara gehiago ikastea da. Etxera ailegatzean hainbat ariketa egitea eta noski hainbat liburu euskaraz irakurtzea. Horrekin, zeure euskara maila hobetuko duzu.

Oso pertsona majoa da eta oso pertsona alaia.




(5)Dura lex, sed lex

(Oihane Royo eta biok, gaztelaniazko artikulua euskaratu dugu eta wikipediara igotzeko asmoa dugu)

Dura Lex sed lex latinezko adierazpen bat da. Erromatar zuzenbidean du jatorria, hitzez hitz itzulita “lege gogorra baina legea” esan nahi du. Espresio honek legea errespetatzeko mezu argi bat da legea bete behar dela kasu guztietan, nahiz eta horrek, batzuetan, baten bati kalte egiten diezaiokeen. Legearen errespetuak on egiten omen du komunitate batean.

HISTORIA
Esaldi honen jatorri historikoan, brokatu hau idatzitako legea, Erroma zaharrean sartzearen gertaeraren ondorioz jaiotzen da. Helburua esanahi eraginkorra idatzitako eskubideetatik ahozko eskubideetara pasatzea zen, zeinen aurrean ez ziren epailearen alternatibarik sartzen. Jada idatzitako eskubidearekin exekutatzailearen hautamenerako eskubidea ematea ez zen posiblea. Baizik eta, idatzitako legeko existentziak era arbitrario guztia desagerrarazten zuen, lege saihestezin, eta berdinaren bitartez.

Hala ere, urte gehiagorengatik, gero Hamabi Oholetako legea igorrita, idatzizko lehenengo legea izan zela, Igorritako kategoriakoa, Erroman, patrizioek bere botereaz abusatzen jarraitu zuten lege berak ematen zizkien pribilegioen bidez. Azken finean Hamabi Oholak idatzi ziren eta klase nagusiak eta patriarkatuak atera ziren. Horrela, Legeko Akzioak aita santuen eta lehen magistratu erromatarren hautamen gutiziatsura zeuden, aurrean hasitako akzioa egokia edo desegokia zela ziotenek.

Beharrezkoa zen, adibidez, hitz emate serioa errezitatzea magistratuaren aurrean. Zeinaren testua ezezaguna zen gehienentzat hizkuntza esoterikoa.
Problema hau, konpondu zen, Cneo Flavio, Apio Claudio “Caeco” kopiatzailea, eskubideak desmitifikatu zituen argitaratze bat egin zuenean.

Horren ondorioz, Cneorekin hasten da eskubideak ezagutzeko zaletasun popularra.

dura lex.png




(4) ARGUDIO-TESTUAK

(Gorka-k klasean azaldutakoa aplikatuz) (3.Argudio-testu) (Nire burutik ateratako argudioak)

(4.1)NESKAK ETA MUTILAK BEREIZTUTAK

Bi sexu ezberdinak: neskak eta mutilak. Zergatik ezin dute batera egon? Eta zergatik ezin dute aldagela berberan aldatu?

Hainbat institutu eta ikastola, neskak eta mutilak bereiztutak dituzte; hau da, institutu batzuk mutilentzako eta beste batzuk neskentzako. Ondo iruditzen zaizue?

Nire ustez, denak nahastuta egon beharko dira. Sexu desberdinezkoak dira, baina klasean egoteko sexuarena axola ematen du. Neskak eta mutilak bereizten balituzkete, oso gizarte matxista eta feminista edukiko genuen. Neskak neskekin egoterakoan, soilik nesken arazoak ikusiko zituzten. Eta mutilek, mutilekin soilik egoterakoan ere. Eta hori hainbat arazo sortuko zituen. Neskek ez zuten mutilen arazoak ezagutuko eta mutilek ez zuten nesken arazoak ezagutuko eta haien sexua soilik ezagutuko zuten. Horrela, gure munduko matxismo maila eta feminismo maila gorago egingo zuen.

Batzuetan, institutuak mistoak izatean, mutila batek neska bat gustuko duenean eta adibidez bere ikasgelan ba dago, ba mutikoa neskarekin pixka deskonektatuta egongo zen klasean eta neskak berdin baina alderantziz.

Ondo planteatzen ba duzu, mutilak eta neskak batera egoterakoan, neskek mutilen atal batzuk hartzen dituzte eta neskek mutilen atal batzuk hartzen dituzte; hau da, estatistika esaten duen moduan, neskak mutilek baino azkarragoak(ikasketetan) dira. Eta mutilek neskak baino gogorragoak garela esaten da. Institutuak mistoak ba dira, nesken eta mutilen maila parekatuko zen. Neskek, mutilei hainbat ikasgaiekin lagundu ahal diete eta mutilek, neskei heziketa fisiko ikasgaian adibidez, gogorragoak, azkarragoak, erresistenteagoak... izateko lagundu ahal diete.

Mutilek eta neskek aldagela bereran aldatzeko gaia beste gauza oso ezberdina da. Hemen, sexua errespetatu behar da. Bakoitzak bere gorputza du. Mutilek aparatu sexual bat dugu (zakila) eta neskek beste bat (alua). Bi sexuen arteko desberdintasunak oso nabargarriak dira.

Adibidez:

-Neskek hilekoa dute; hau da, hilabete guztietan, baginatik karen edo plazenta duten ugaztun emeek aldiro izaten duten odol-jarioa da.

-Mutilok pubertatea nabarigarriagoa dugu neskek baino; hau da, mutiloi, 17-18 urterekin bularrean ilea hazten zaigu. Neskek aldiz, ez dute bularreko ilerik izango.

-Neskek, titiak dituzte. Mutilok ere dauzkagu titiak, baina nesken titiak handiagoak dira eta gaur egun sexu atal moduan hartzen ditugu.

Ikastola batzuetan, neskak eta mutilak aldageletan batera sartzen dituzte txikitatik, gero handiak direnean arraro ez egiteko. Niretzat oso desegokia izango zen gure klaseko neskak gure aldagela berberean egotea. Adin bat daukagu, eta adin hau ez da oso ona gauza horientzako. Eta txikitan aldageletan batzearen ideia ere desegokia ikusten dut.



chicos.jpg



(4.2) MUTILAK ETA TXIZA


Mutilok txiza eserita egin beharko genuke? Zergatik?

Mutil batzuk, txiza egiterakoan ez dute ondo apuntatzen eta txiza kanpora botatzen dute. Nire institutuan, aurreko urtean, bainugelak itxi zituzten oso zikin zeudelako eta lur osoa bustita zegoelako. Bustita egotearekin, ez dut esan nahi ura zenik, baizik eta, txiza zen. Ondo iruditu zitzaidan, bainugelak ixteko ideia. Baina, hainbat jende, ez genuen horretan parte hartu; hau da, ez genuen txiza kanpora botatzen eta aguantatu behar ginen kanpora txiza bota zuten mutilengatik.

Mutilok, txiza beti zutik egin dugu, eta hori nire kasuan ez da aldatuko. Ez naiz eseriko txiza egiterakoan. Nik txiza egiterakoan ez dut kanpora botatzen eta ez dut ezer zikintzen.

Nire aurreko ikastolan (Txomin Aresti), mutilen komunetan, txiza egiteko aparatuaren barruan, gometz bat jarri zuten, mutilok txiza egiterakoan hor apuntatzeko eta hor txiza egiteko. Egia esanda, Gometxak jarri eta gero, aldaketa handia nabaritu genuen komunetan, askoz garbiagoak zeuden.



mear-sentado.jpg

(4.3) ALKOHOLA, ZIGARROAK ETA DROGAK

Onak ala txarrak dira? Zergatik? Zure bizitzarako onak dira?

ALKOHOLA

Hiru horietatik, alkohola gehien erabiltzen dena da. Eta kalte gutxien egiten duena da. Zergatik?

Alkohola, normalean, jendeak 14-15 urteekin edaten hasten da. Festa guztietan, 13 urtetik gorako jendea, ezagutzen den ``botellon´´ hori egiten dute. Festetan, alkohol pixka bat edatea ez dago txarto baina kontrolarekin egin behar da. Kontrol barik egiten ba duzu, gauzak txarrera joan ahal dira eta alkoholarekin arazo larri-larri bat eduki ahal duzu.

Alkohola ez da egun guztietan edateko. Alkohola lehen esan dudan moduan, festa egunetan edo jatetxe batera joaten zarenean edo lagunekin zerbait edatera joaten zarenean ondo dago, baina ez beti.

Legez, 18 urte edukitzen ez ba duzu, ezin duzu alkoholik edan. Lege hori, ez da inoiz betetzen. Festetara joaten zara eta ikusten duzu 13 urte daukan ume bat alkohol botila batekin edo alkoholarengatik botaka. 13 urterekin hasterakoan, txarto zoaz. Alkohola edaten adibidez 15-16 urterekin hasten ba zara, ez dago hain txarto. Legez, derrigortuta dago.

alcohol.jpg

ZIGARROAK ETA DROGAK

Zigarroak eta drogak larriagoak dira. Zigarroak ez dira oso kaltegarriak, adikzioa hartzen ez ba duzu, zigarroa ez dago txarto. Zigarroarekin ere jende askok, 15-16 urterekin hasten da.

Nik adibidez, ez dut zigarro bat inoiz hartuko. Zigarro bat usaintzerakoan, nazka handia ematen didalako. Festetan, alkohol pixka bat edaten dut, baina inoiz ikusiko didazue zigarro batekin eskuan.

Estatistika esaten duen moduan, 3 pertsonetatik 2 erretzen dute. Erretzeak, minbizia ekarri ahal dizu, biriketako minbizia; hau da, erretzerakoan zure bizitzari kalte egiten diozu eta zure bizitzari urteak kentzen diozu.

cugarro.png

Drogen kontua, desberdina da.

Bi motatako drogak daude: Onak eta txarrak

TXARRAK:

Hainbat jendek, erretzeari droga izena ematen diote ere. Drogak oso-OSO kaltegarriak dira. Gaur egun gehien kontsumitzen diren drogak; marihuana eta kokaina dira.

Droga horiek ez dira oso kaltegarriak. Kalte asko dute, baina beste droga batzuk ba dauz, kalte gehiago ematen dizutenak. Adibidez, ``burundanga´´ izeneko droga, zeure fakultate mentalak kentzen dizkizu hainbat ordurako eta beste pertsona baten aginduan egoten zara.



la-foto-1-300x200.jpg


``ONAK´´:

Buruko mina, eztarriko mina.. gaixotasun bat daukazunean, ``ibuprofeno´´ izeneko medizina bat hartzen duzu normalean. Horreri, droga esaten zaio. Gezurra iruditzen da, baina egia da. Medizinak, drogak dira. Horregatik, ezin duzu medizina bat orduro hartu, bestela drogen aditu bat izango zinen.

Ibuprofeno.jpg









(3) GRAFFITIAK: IZENGOITIEN ARTEA

(Klasean egindako idazlana garbira pasatuta)


Nire ustez, grafitti´´ -ak ez dira artelan on bat. Hala ere, hainbat pertsonek artetzat hartzen dituzte, eta hori ez da txarra, zeren eta, arte moduan hartu ahal dira, baina, graffiti´´ onak eta modernoak.


Librea izan behar da, hala ere, ezin duzu zuk nahi duzun lekuan egin. Adibidez, autobus batean, ba ez da oso ondo geratzen egia esanda, baina, adibidez pareta batean, ``graffiti´´ modernoa eta ondo egina ondo geratuko litzateke.


Ba dago jendea, ``graffitiak´´ egiten dakiena, pareta bat hartu eta margotzen hasten dira, lardaskeria itzela geratuko zen, eta hori udalak kentzen du, baina, modernoak eta ondo eginak daudenak eta noski, leku on batean kokatuak daudenak, nire ustez, udalak mantendu beharko lituzke. Horrek ere, hiriari kolorea ematen dio.


Iruñea oso leku bereizgarria da, haiek ez dituzte ``graffiti´´-ak onartzen, beraiek, bandalismotzat hartzen dutelako. Baina pixka bat pentsatuko balute eta ikusten balute nola geratzen den, eta ezabatzen ez ba zuten, haien hirialdea hobe geratuko zela ikusiko lukete.


Adibidez, hemen Leioan, niretzat ondo geratzen dira dauden graffiti´´-ak, nik udalekoa izango banintza, graffiti´´ hoiek ezabatu gabe utziko nituzke. Leioan, oraindik ez dituzte kentzen.

graffiti.jpg




(2)UDAKO OPORRAK

(Nire oporrak azaltzen ditut hemen)


1-Eskola amaitu bezain laster:


Ekainak 23an, eskola amaitu zen. Notak eman ziguten eta arratsaldean Leioako jaiak hasten ziren.


Leioako jaietan, hainbat koadrila egoten dira herriko-jai guztietan bezala. Gure koadrila ``Storbas´´ izena zeukan.


Ekainak 23an, notak hartu eta gero etxera joan nintzen notak ustera. Arratsaldean, Leioako jaiei hasiera emateko koadrilako jaitsiera zegoen, eta koadrila batzuk zalgurdiak egiten zituzten, jaitsierari kolorea emateko. Zalgurdiak Leioako jaietako txapelketa bat zen.


2-Leioako Jaiak


Gure koadrilako batzuk arratsaldean, gure zalgurdia amaitzera joan ginen. Hilabete bat inguru egon ginen zalgurdia egiteko, eta azken apainketak eman genituen. Amaitzerakoan, ``Burger King´´-era joan ginen jatera. Amaitzerakoan, Errekalde plazara joan ginen, hor denokin geratu ginelako.


Gure jaitsierako zenbakia 19. zen. Gure postuan jarri ginen eta jaitsiera oso ondo bukatu genuen.


Leioako jaiak 5 egun iraun zuten, eta bost egunak gelditu barik egon ginen hainbat probak egiten (Sandwitch-a, Herri kirolak, Playbak-a, Jokuak, Sokatira, Jantzi merkea...). Eta gauetan oso ondo pasatzen.


Leioako jaietako azken eguna ailegatu zen, eta sari banaketara joan ginen ``Storbas´´ koadrila osoa. Hainbat sari irabazi genituen.


-Playback-aren 1.saria (Koadrilako hainbat neskak egindako dantza)


-Sandwitch originaleko 1.saria (Sandwitch elektroniko bat egin genuen)


-Jantzi merkearen 3.saria (Irati De Las Heras-ek jantzitako olagarroaren jantziarekin)


-Zalgurdiaren 1.saria (Lucia,Aroa,Helene,Julene,Naroa,Olaia,Ander, nik... jende egindako ``Starbucks-eko edalontzia)


-Sokatirako 1.saria (Lara,Ariot,Ander.G,Ander.R,Unai eta nik egindako esfortzuarengatik eta koadrila osoko animoengatik)


-Sakuetako 2.Saria ( 4 neskek egindako lanarengatik)


-Ski-etako 1.Saria (Hainbat pertsonen lanengatik)


-Ertainen kategoriako 2015eko Leioako jaietako koadrilarik hoberenari (``Storbas´´ koadrila osoari esker)


Leioako jaiei amaiera eman genion, baina uda jarraitzen zen.


external image leioa--575x323.jpg


3-Uztaila


Uztail osoa eman nuen hemen Leioan, pixka aspergarria izan zen hilabete hori, baina, lagunekin ba zaude arratsaldeak ez dira inoiz aspergarriak izaten.


Hainbat egunetan, zinemara joan gara. Beste egun batzuetan hondartzara eta igerilekuetara joan gara eta Akarlandako parkera ere.


Beste egun batzuetan, nire amama-aitite, izeko-osaba eta lehengusina-ekin egon naiz, jaten edo eguna pasatzen leku batean.


external image Leioako_Indarra_eleizaurrean.jpg


4-Torrevieja


Uda guztietan bezala, Torrevieja-ra joan naiz 10 egun pasatzera. Oso ondo pasatu nuen, nire lagunekin eta nire familiarekin.


Torreviejan, goizeko hamarretan hondartzara joaten ginen, jateko orduan etortzen ginen (ordu biak inguru), igerilekura joaten ginen hondartzako kresala pixka kentzeko. Gero, etxera joaten ginen jateko. Arratsaldean, berriz hondartzara joaten ginen eta ateratzerakoan etxera joaten ginen, dutxatzen ginen eta kalera joaten ginen, afaltzera, zerbait edatera....


Gero gauetan, nire aita-ama etxera joaten ziren eta nire arreba, nire lehengusina eta hirurok diskoteka batera joaten ginen gure lagunekin ondo pasatzera. Etxera gaueko ordu bietan edo, ailegatzen ginen.


Hamar egun horietako batetan, Aquopolis´´ izeneko uretako parkera joan ginen. Egun horretan nire lehengusinen gurasoek, nire izeko eta osaba, Torreviejara etorri ziren egun batzuk pasatzera eta zazpiok joan ginen Aquopolis´´-era ondo pasatzera. Hor, oso ondo pasatu genuen hainbat txirristetan bota ginen eta primeran pasatu genuen.


external image filename-boomerang-jpg.jpg


5-Aupa Athletic!


Torreviejatik etxera bueltatu ginen, Athletic-Bartzelona-ko Super Kopa-ko partidua ikusteko San Mames-en.


Partidu eguna ailegatu zen. Nire arreba, nire lehengusina eta hirurok San Mames-era joan ginen. Nire lehengusina eta nire arrebak, galduko zuela esaten zuten eta nik ezetz esaten nuen. Partidua 4-0 geratu zen Athletic irabazle. Eta gero Bartzelonan, 1-1 geratu zen, orduan Athletick-ek Super Kopa-ko irabazle geratu zen.


Hurrengo egunean, Bilbo-ra joan ginen. Hor Athletick-eko jokalariek autobus bat atera zuten, jokalari guztiek Bilbo osotik bueltak emateko.


external image 1439848259_240465_1439850965_noticia_grande.jpg


6 Zaragozaexternal image arrow-10x10.png


Uztailak 17an, Zaragozaexternal image arrow-10x10.png-ra joan ginen bi egun pasatzera eta Zaragoza ikusteko. Niri ez zaizkit monumentuak eta gauza horiek gustatzen, baina nire aitari asko gustatzen zaizkio. Azkenean, ondo pasatu genuen Zaragozan. Monumentuak ikusi eta gero Zaragoza pixka bat ezagutzera joan ginen, autobus turistiko batean.



external image Basilica_del_Pilar-sunset.jpg


7-Salou


Zaragoza-tik irten ginen eta Salou-ra joan ginen hotelexternal image arrow-10x10.png batean egoteko lasai-lasai. Ailegatu bezain laster, hoteleko igerilekura joan ginen, bero asko egiten zuelako. Hotelean dena sartuta geneukan; Afaria, Bazkaria, Gosaria, Lunch, Edariak...


7 egun egon ginen eta egun guztia gauak izan ezik hotelean ematen genituen. Gauetan, paseatzera joaten ginen, eta gau batzuetan, hotelean geratzen ginen, hoteleko antzerkiak eta show-ak ikusteko. Hotelexternal image arrow-10x10.png horretan, Euskal Herriko pertsona asko zeuden.


Salou oso esperientzia ona izan da, hainbat gauzetatik, hainbat pertsona ezagutu ditudalako eta oso hiri polita delako eta oso ondo egon naizelako.


external image jaime-i-hotel.jpg


8-Institutuko buelta


Irailaren 8a ailegatu zen. Autobusa hartu genuen eta gora joan ginen institutu berria, gure tutorea, gure klasea eta gure ikaskideak ezagutzeko. Gure tutorea Lorena Muelas zela jakin genuen eta Gizarte emango zigula ere ikusi genuen.


Irailaren 9an, institutua hasi zen eta gaur egun arte.....


external image thumbbarandiaran1.jpg






(1) IKASLE ONA IZATEKO DEKALOGOA

(Egunsentiederreko Gorkaren proposamen bat)

Dekalogoa, izena esaten duen moduan, hamar ideietako zerrenda bat da.

1. Lehendabiziko gomendioa, klasean adi eta konektatuta egotea da. Eta horrekin gauzak errazago ulertuko dituzu. Hau da; klaseko giroa jarraitzea eta hainbat kontzeptu hartzea. Apunteak hartzea ere horrekin lotura dauka.

2. Klasean adi egoten, azterketarako ez da asko ikasi behar, baina, ikasle ona izateko ikasi behar da.

3. Zerbait ulertzen ez ba duzu, irakasleari galdetu behar diozu, bestela dudarekin geratuko zara. Hobe da, gauzak argitzea, dudarekin geratzea baino. Duda argitzen ba dezu, hobeto arituko zara ikasgai horretan.

4. Irakasleak bidaltzen duten etxeko lan guztiak egin behar dira. Etxeko lanak, ez dira oso garrantzitsuak, baina egiterakoan ikasgaia gehiago ezagutzen dezu eta ikasgaiarekin zerikusia duten beste ariketa batzuk erraz egingo dituzu.

5. Leku apropoz eta isil batean ikastea. Adibidez, liburutegian, zeure logelan... Isiltasuna ba dekozu, zeure kontzentrazioa handiagoa izango da, eta azkarrago ikasiko dituzu gauzak. Hainbat jendek, soinuarekin gehiago kontzentratzen dira

6. Irakasleak esaten dituen aginteak bete behar dira zehatz-mehatz. Adibidez, Irakasleak lan bat (Adb.Urriaren 9rako) prest egon behar dela esaten badu... Lan hori, urriaren 9rako prest egon behar da.

7. Klaseko jarrera oso garrantzitsua da, jarrera ona edukitzean, kontzeptuak hobeago geratzen zaizkizu. Eta jarrera ere nota globaleko portzentajearen zati bat hartzen du. Ikasgaia gainditzeko edo nota altua ateratzeko balio du jarrera.

8. Koadernoa garbi eta landuta edukitzea ere oso garrantzitsua da. Koaderno lardaskeria bat ba dezu, bi arazo izango dituzu. Irakasleak, nota txarra jarriko dizu koadernoko notan. Beste arazo larri bat edukiko dezu koadernoa ez ba dezu zaintzen, ikasterakoan koadernoa lardaskeria bat izaterakoan, gauzak zailago aurkitzen dituzu, hainbat kontzeptu zailago harrapatzen dituzu...

9. Zeure ikaskideekin ondo eramatea ere garrantzitsua da. Hori klaseko giroan nabaritzen da asko eta horrek zeure jarreran eragina du.

10. Azterketetan galdera guztiak erantzun behar dituzu, horrela irakasleak saiatu zarela ikusten du eta ariketa horretan ez dizu zero puntu jarriko, saiatu zarelako. Batzuk zuriz utzita, irakasleak ikusiko du ez zarela saiatu eta nota baxuagoa jarriko dizu.

external image images?q=tbn:ANd9GcQJciCLXbKB3qkciinqKB07wBNyXnFz-l2Br1Fu3dYU6qxSEJcb